Zergatik EGURPE?

Oso erabaki garrantzitsua da etxea norekin eraikitzearen aukeraketa. Horregatik, EGURPErekin konfiantza izateko, zenbait argudio eskaini nahi dizkizugu.

Hona hemen balio horietako batzuk:

ESPERIENTZIA

Enpresa gaztea gara, baina bertan ari garenok urteak daramatzagu arlo honetan lanean. Edozein proiektu motari aurre egiteko prestatuta gaude, zailak edo handiak badira ere.

HURBILTASUNA

Sustatzaile, arkitekto eta bezeroekin talde-lana egiten dugu, proiektu hurbil eta pertsonalizatuak eskeintzeko. Etxe bat eraikitzea gauza serioa da, eta horrela hartzen dugu.

BOKAZIOA

Gure lana izugarri gustatzen zaigu, eta horrekin gozatzen dugu; hortik dator lantaldearen gogoa eta giro ona. Gustuko duguna egiten dugu, eta gure proiektuan sinesten dugulako ari gara lanean.

ERAIKITZE AZKARRA

Eraikuntza-metodo azkarra dugu: piezak tailerrean aurremuntatzen dira, obra-lekura eramaten ditugu, eta han piezak euren artean muntatu eta azken lan eta xehetasunak osatzen ditugu.

JASANGARRITASUNA

Ingurumena hobetzea da gure helburu nagusietako bat, eta oso barneratuta ditugu ekologiaren eta jasangarritasunaren kontzeptuak. Material berriztagarrien alde egiten dugu.

GARBITASUNA

Gure tailerrean burutuz eraikuntza-fasea, eta obrara aurretik landutako piezak baino ez ditugunez eramaten, lan-ingurune garbia bermatzen dugu obra-eremuan bertan.

KALITATEA

Lan bakoitza mimoz tratatzen dugu; ondo egindako lana asko baloratzen dugu, eta azken xehetasuneraino landuko dugu proiektua, alde estetikoa eta akaberak zainduz.

KONPROMISOA

Arkitektoek eta bezeroek gure enpresan jarritako konfiantza asko baloratzen dugu. Konfiantza horri lan zintzo eta profesional batekin erantzun nahi diogu, proiektu bakoitza arrakastatsua izan dadin.

Nondik gatoz, eta nora goaz?

Baserri zaharrak berreraikitzeko lan asko egin ditugu. Esperientzia horri esker, hurbiletik ezagutu ahal izan ditugu arkitektura eta arotzeria tradizionala, eta etxeak eta baserriak eraikitzeko antzinako teknikak, batez ere Euskal Herrian.

Gure hastapenetan, eskuz egindako lan asko burutu izan ditugu, zaharberritze-prozesuetatik asko ikasiz: lanerako sistema tradizionalak aztertu, eta zergatik egiten zen lan horrela. Esperientzia horiek  guztiak jakintza eta ezagutza ugari ekarri dizkigute.

Garapenak gure lana asko errazten duten sistema eta programa berriak aztertzera eraman gaitu. Teknologiaren laguntzarekin, baina lan egiteko era tradizionalaren funtsa galdu gabe, bi munduen alderik onenak uztartu eta zerbitzurik onena eskaini nahi dizugu.