Egurrezko eraikuntza

Egurpe enpresa kooperatiboa da, talde gazte eta dinamiko batek osatua.

Gurea, bioeraikuntza

Zurezko etxeen bioeraikuntzan aritzen gara, eta gure espezialitatea estalkien, teilatuen eta forjatuen egiturak dira.

Jasangarritasuna da gakoa

Gure helburu nagusietako bat ingurua zaintzea eta hobetzea da. Egurra erabiltzen dugu, material jasangarriena delako; berriztagarria da eta iraupen luzeko eraikuntza-sistema ahalbidetzen du.

Gure balioak

Modu hurbilean lan egiten dugu, arreta pertsonalizatua emanez, bai arkitekto, sustatzaile zein bezeroekin. Gure eraikuntza-sistema azkarra, garbia eta eraginkorra da.

Zergatik egurra?

Gaur egun eraikuntzan dagoen materialik iraunkorrena delako, eta erraz berriztatzen delako.

Egoera ezin hobean dauden 500 urtetik gorako zurezko etxeak daude. Frogatuta dago, eraikuntza-xehetasunak zaintzen badira, iraupen luzeko eraikuntza-material eta -sistema dela.

Zergatik EGURPE?

EGURPE talde gazte eta dinamiko batek osatzen du. Zurezko etxeen bioeraikuntzan espezializatu gara; batez ere estalkien, teilatuen eta forjatuen egituretan.

Ekologia eta jasangarritasuna funtsezko kontzeptuak dira egiten ditugun proiektuetan.