Eraikuntza-sistemak
Eraikuntza-prozesu guztia kontrolatzen dugu, arkitektoaren oinarrizko proiektutik hasi, eta etapa guztietatik igaroz: estruktura nagusia, teilatua, paretak, etab. Eraikuntza azken detaileraino bukatuko dugu, gainerako gremioak sartzeko prest. Bezeroaren beharretara moldatzen gara, ahalik eta zerbitzu osatu eta hoberena eskaintzeko.
Proiektua
Arkitektoaren oinarrizko proiektua hartu eta gure diseinu-programaren bidez zehaztu eta hobetuko dugu. Xehetasun gehiago emango dizkiogu, eta ikusgarriago eta errealistago egingo dugu (3D ikuspegien bidez).
Diseinua
CADWORK programaren bidez, etxearen diseinua egiten dugu, eta, hari esker, ahalik eta xehetasun handienarekin kontrolatzen dugu egurrezko eraikuntza.
Fabrikazioa
Zurezko piezak CNC makinekin (zenbakizko kontrol konputerizatua) lantzen ditugu. Hori dela eta, ekoizpen-prozesua azkarragoa da: muntaketa asko errazten du, prozesua azkartzen du eta denbora asko aurrezten du proiektuari doikuntzak egiteko orduan.
Eraikuntza modularra
Gainera, eraikuntza modularraz ari bagara, prozesua are bizkorragoa eta azkarragoa da. Kasu honetan, etxe bat muntatu dezakegu aste batean, gutxi gorabehera.
Kalitate-prezioa
Eraikuntza-sistema oso lehiakorra da. Serieko kalitate ona dakar berekin. Hau da, hormigoizko etxe batek ez du zertan kalitate onekoa izan, baina zurak, sistema edozein dela ere, kalitate ona bermatzen du. Eta egitura arinak, are gehiago.
Zerbitzuak
Bilbadura arineko eraikuntza-sistema
Bilbadura astuneko eraikuntza-sistema
Baserrien zaharberritze eta konponketa
Portxe eta pergolen eraikitzea
Teilatuen mantenua eta konponketa
- Baserrien zaharberritzea: Arotzeria tradizionalaren aplikazioa (baserri bat hustu eta berriro eraikitzea, adibidez).
- Bilbadura arineko etxeak: Moduluka eraikitako etxeak, tailerrean bertan.
- Zurezko etxe pasiboak: Egitura arina da etxe pasiboak egiteko eraikuntza-sistemarik onena. Kalitate/prezio ezin hobea.